Konpromisoak

Ziklo ireki eta integratzaile baten alde egiten dugu, zeinetan gardentasunaren, parte hartzearen eta barne demokraziaren irizpideek ezaugarrituko duten gure proiektu politikoa. Eusko Alkartasunaren baitako ikuspegi eta sentsibilitate anitzak batuko dituen zikloa, egiturak modernizatuko dituena eta etorkizuneko erronka handien aurrean konponbide eraginkorrak eta errealak nahi dituen gizartea ilusionatuko duen aro berria.

Balioa eta militantzia propioa

  • Eusko Alkartasuna etika politikoaren irizpideekiko leiala izanen da, baita ere bre fundaziotik aintzindari izan garen kode etikoarekiko ere.
  • Militantziaren prozesuak eta partehartzea horizontasunak ezaugarrituko ditu, baina beste indar politiko batzuen asanblada eredu klasikoa ekidinez.
  • Ekintza instituzionalean giza skubideen, eskubide sozialen eta eskubide nazionalen defentsa sutsuak bat egingo du errealitatearen analisi serio eta arduratsuarekin eta tesuinguruaren aukerekin.

 

 

Koalizio anitza

  • Eusko Alkartasunak bere konpromiso irmoa berresten du EH Bildurekiko, herri anitz baten zerbitzura egon eta gehiengo zabal baten babesa lortzea helburu duen tresna eraginkor gisara.
  • Eusko Alkartasunak koalizioari gehituko dizkio bere ibilbidea, izaera eta jarduna, eta EH Bilduren barruan erreferente izateko ardura bereganatzen du, sozialdemokraziaren irizpideekin, giza eskubideen urraketa guztien gaitzespenarekin eta gure eskubide nazionalen aldarriarekin bat egiten duten herritar aurrerakoi guztientzat.  

Parte hartzea eta barne demokrazia

  • Alderdiaren barruan ardurak dituzten eta liberatuta dauden pertsona guztiak barne prozesu irekien bidez aukeratuak izango dira.
  • EH Bilduko zerrendetan parte hartzen duten EAko pertsonak, afiliatuek zerrenda irekien bidez aukeratuko dituzte ordezkatzen duten eremu geografikoaren erabakitzeko gaitasuna errespetatuz.
  • Afiliazioari garrantzia politikoa duten inguruko galdeketa irekiko zaio, bai zuzendaritza nazionalarentzat eta baita militantziarentzat egokiak diren gaietan. Edonola, hauteskunde programa guztiak edo balizko gobernu akordioak ere galdeketara eramago dira.
  • Informazio, eztabaida eta jarrera hartze sakonagoa behar duten gaietan, prozesu parte hartzaileak definitu eta habiatuko dira.
  • Primario deituriko prozedura ezarriko da Idazkaritza Nagusia hartuko duen pertsona hautatzeko.
  • Alderdiko Idazkaritza Nagusiak eta zuzendaritza nazionaleko gainontzeko postu guztiak, gehienez jarraian 8 urteko zikloa iraungo duen konpromisoa hartzen da.  

Gardentasuna

  • Nazio mailako organo guztietako aktak, baita alderdiaren aurrekontua ere, publikoak izango dira eta webgunean eskuragarri izango dira.
  • Afiliatu orok sarbidea izango du dokumentazio osora, antolakuntza eta politikari buruzko akordioetara.

Emakumeak indartzea

  • Plan bat onartuko da alderdiko erabakigune politikoetan emakumeen presentzia handiagoa eta efektiboagoa izan dadin.
  • Edozen kasuetan ere, alderdiko zuzendaritza nazio organoen %50 emakumeek osatuko dute, gutxienez.

 

 

 

Bateragarritasuna

Bilerak, batzarrak eta eztabaida, partehartze eta erabakitze prozesuak, lan eta familia bateragarritasuna bultzatzeko ikuspegiarekin definituko dira, modu horretan, partehartzeko eta ardurak hartzeko orduan lan liberazia eskatu dezaketen pertsonak lehenetsiko dituen formula ekidinez.

Euskal Herriko nazio eskubideekin eta gizarte eskubideekin

  • Justizia sozialarekiko eta guztien ongizatearekiko konpromisoa baita sozialdemokraziaren ikuspegitik herritarren arazoei irtenbide gauzagarriak emateko engaiamendua ere.
  • Eusko Alkartasunak bere ekintza politikoarekin subirautza prozesuari abiada emango dion gehiengoa artikulatzea bultzatuko du, bide egingarri batekin, herri honetako errealitate anitzak errespetatuko dituena.

 

 

Alkartasuna 2017 | Eskubide guztiak erreserbatuta daude.